Albisteak

San Silbestre lasterketa 17:00etan hasiko da baina 16:00etatik 16:45era izango dira izen-emateak

San Silbestre lasterketa herrikoiarekin agurtuko da 2024a Zestoan. Gaur, 17:00etan, herriko plazan hasi eta bertan bukatuko da froga parte hartzaileek. Adinaren arabera, ibilbide ezberdinak izango dira.

San Silbestre lasterketan parte hartzea doakoa da. Herritar guztiak daude kirol jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatuta. Gainera, irabazleentzat ez ezik, parte-hartzaile guztientzat ere sariak egongo dira. Izen-ematea gaur bertan 16:00etatik 16:45era egongo da zabalik.

San Silbestre lasterketaren ibilbidea adin guztietara egokitzen da. 10 urtera arteko umeek, 200 metroko ibilbidea izango dute, eta 10-15 urteko gazteek, berriz, 1000 metroko ibilbidea. 16 urtetik gorako parte-hartzaileek, 3.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide