Albisteak

Sanmartinetako egitaraua jakinarazi dute lasaotarrek

Hiru eguneko egitaraua antolatu dute festetarako. San Martin egunean hasi eta ostiral nahiz zapatuan festa giroan murgilduko dira Lasaoko auzotarrak.

Datorren asteartean, azaroaren 11n, hasiko dira San Martin festak Lasaon. Aurten, hiru eguneko jaia ospatuko dute herritarrek, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horietarako.
San Martin egunean, ohiturari jarraituz, meza eta auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa izango dira. Hilaren 14an, ostiralean, txupinazoarekin batera hasiko da festa, eta ondoren, sagardo dastaketa, pintxoak eta triki bingoarekin borobilduko dute eguna.
Larunbatean, azken egunean, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute bai gaztetxoek bai helduek. Eguerdian txupinazoa jaurtiko dute gaztetxoek, eta buruhandiak eta bazkaria izango dira jarraian. Bertsolariak eta trikitilariak izango dira protagonista gauean, bertso afariarekin amaiera emateko jaiei.

Hona hemen egitaraua osorik:

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna
11:00. Meza
11:30. Auzoko jubilatuen hamaiketakoa

Azaroak 14, ostirala
20:30. Txupinazoa, Arsuaga anaiak txikitilariekin girotuta
21:00. Lasaoko sagardo dastaketa, pintxoak eta trikiti bingoa

Azaroak 15, larunbata
13:00. Gaztetxoen txupinazoa, buruhandiak eta gaztetxoen bazkaria
16:00. Puzgarriak frontoian
20:30. Bertso afaria. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni EgaƱa. Trikitilariak: Itzeber eta Txibilter




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide