Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santa Ageda bezpera izanik eta ohiturari jarraituz, kantuz jantziko dira herri zein baserri inguruak datorren astelehenean. Urtero legez, herriko talde bat ibiliko da santa eskean. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldera arte jardungo dute kantuan.
Goizean, Etorri eta Lili inguruetan ibiliko dira, trikitilari eta Gorka Olaizola, Danel Olano, Unai Sarasua eta Aitor Salegi bertsolariez lagunduta. Eguerdian, herriko kaleren bat egingo dute eta bazkalondoren, Akoara joango dira. Amaitzeko, arratsaldeko 18:30ak aldera herriko tabernak pasako dituzte. Aurten bildutako dirua Zestoako Caritasentzat izango da.