SANTAKUTZAK Sanjuanen

Kaixo guztioi San Juanetik!

Blog honen helburua Sanjuandarrok herriarekin  harremanak sendotu eta elkarren berri ematea da.

Pasa berriak ditugu Santakutzak. Zestoako Herri Ikastetxeko gaztetxoak etorri zitzaizkigun alaitasun ederrean. Gure artean genuen Erramun Etxaide “Legoia”, Ipintza abestiaren letren egilea. Hunkigarria izan zen Erramun bera abesten ikustea, gaztetxoekin batera, Zestoako imno bihurtu den kantaz gozatuz guztiok. Doinu hau beste zestoar batek konposatua da, Garikoitz Mendizabalek ain zuzen ere. Gora Zestua!!!

https://www.facebook.com/100009505913017/videos/1602058576787657/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide