SANTAKUTZETAKO I.go ARGAZKI LEHIAKETA

Aupa lagunak:
ZAE argazki elkarteak Santakutzetako lehendabiziko argazki lehiaketa antolatu du. Gaia, noski, Santakutzak izango da eta hiru sari izango dira.
Hona hemen parte hartzeko bete beharreko arauak:

  • Gaia: Santakutzak.
  • Argazkiak nahi den gailuarekin atera daitezke (telefono, argazki kamera, tablet….) ahal den kalitate handienarekin, gero inprimitzeko dira eta.
  • Nahi duen guztiak parte hartu dezake.
  • Argazkiak zestoa.argazki@gmail.com helbidera bidali beharko dira maiatzaren 14 baino lehen.
  • Argazkien edizioak balio du. Photoshop, lightroom, telefonoaren filtroak….nahi dena erabili daiteke.
  • Argazkiak aukeratzeko modua: III. Herri Azoka egunean, parte hartu duten argazkiak inprimitu eta ikusgai jarriko dira eta bozketa bidez aukeratuko dira sarituak izango diren 3 argazkiak . Edonork eman dezake bozka.

Sariak:

  • Argazki bozkatuenarentzat…….50€
  • 2 .argazki bozkatuenarentzat ……30€
  • 3. argazki bozkatuenarentzat…..20€

Animatu eta parte hartu !!!
Zorte ON!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide