Albisteak

Sañu egunerako deia egin du Agiro Mendi Klubak

Hirugarren urtez jarraian antolatu da Sañu eguna. Aurtengoa, igande honetan izango da, apirilaren 27an. Agiro mendi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Lagun Onak mendi bazkuna, Sokaitz eskalada taldea, Oletan ere ez, Sañu Bizirik, Txillarramendi auzo elkarteak eta Errezil bizirik taldeek antolatzen eta babesten dute egun hau.

Egitarauaren arabera, Piaspe proiektu eolikoaren inguruko azalpenak emango dituzte Sainoa mendian bertan, eta goizean zehar, auzotarrek salda eta pintxoak eskainiko dituzte, umeentzat jolasak izango dira, trikitilariak eta kamiseta salmenta postua ere bai.

Sainoara elkarrekin igotzeko hainbat aukera eskaini dituzte antolatzaileek

Zestoatik bertaratzeko, goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik Agiro Mendi Klubekoak. Azpeititik, berriz, 9:00etan plazatik, Azkoititik 8:30ean liburutegi aurretik eta Errezildik, 8:00etan udaletxe aurretik.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide