Albisteak
Saseta defentsa sistemaren inguruko hitzaldia eskaini du Karlos Almorzak
— 2022-12-01Zestoako Udalak legealdi honetan memoria historikoaren berreskurapenerako Aranzadi elkartearekin egindako hitzarmenaren baitan, 1936-1945 urteen artean gertatuaren ikerketari zegokion azken hitzaldia izan zen atzo arratsaldean Alonderon. Karlos Almorza Aranzadi zientzia elkarteko historialariak “Euskal nazionalismoaren aurreneko erresistentzia: Saseta Defentsa Sistema” hitzaldia eskaini zuen .Horrez gain, testigantzak jasotzeko Oroimen Bulegoa ere azken aldiz egon zen zabalik atzo.
Udalak eta Aranzadik memoria historikoa berreskuratzeko lanean jarraituko dute. Izan ere beste hitzarmen bat sinatu dute erakundeak eta elkarteak, eta hitzarmen horri esker 60. hamarkadatik gaur egunera arte indarkeria mota desberdinek Zestoan eragindako giza eskubideen urraketak ikertuko dituzte.
Egin zaitez bazkide