Albisteak

Saseta defentsa sistemaren inguruko hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Alonderon

Zestoako Udalak legealdi honetan memoria historikoaren berreskurapenerako Aranzadi elkartearekin egindako hitzarmenaren baitan, 1936-1945 urteen artean gertatuaren ikerketari dagokion azken hitzaldia egingo da azaroaren 30ean. Arratsaldeko 19:00tan izango da hitzordua, Alonderoko udal aretoan. “Euskal nazionalismoaren aurreneko erresistentzia: Saseta Defentsa Sistema” hitzaldia eskainiko du Karlos Almorza Aranzadi zientzia elkarteko historialariak.

Oroimen Bulegoa zabalik

Egun berean testigantzak jasotzeko oroimen bulegoa azkenekoz irekiko dute. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Bertaratu ezin duenak 943 466 142 telefonora deitu edo memoria@aranzadi.eus helbidera mezu bat bidali dezake.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide