Albisteak

Sei kasu positbo atzeman ditu Osasun Sailak asteburuan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, sei kasu positibo zenbatu dira asteburuan Zestoan: bi ostiralean eta beste lau atzo, igandea. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 939,21 kasukoa da herrian. Zifra honek behera egin egin du ostiraletik, 1147,93koa zen orduan. Eskualdean 171 positibo berri atzeman dituzte azken 72 orduetan: 31 Azpeitian, 52 Zarautzen, 36 Zumaian, 20 Azkoitian, 9 Getarian, 7 Orion, 2 Errezilen, 5 Aian, 3 Aizarnazabalen eta 6 Zestoan. 5.000 biztanletik gorako herri guztiek semaforo gorria piztuta jarraitzen dute, Orion izan ezik, hain zuzen ere Azpeiti, Azkoiti, Zarautz eta Zumaian. Lau herri horietako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak 500dik gorakoak dira.

Osakidetzak 41.083 PCR eta antigeno proba egin ditu Araban Bizkaian eta Gipuzkoan asteburuan eta horietatik 3.627 positibo detektatu dira: 1.551 Gipuzkoan, 1.660 Bizkaian eta 363 Araban. Atzo egindako frogen %7,8ak emaitza positiboa izan dute. EAE-tik kanpo bizi diren 53 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 469 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 104, ZIUn. Nafarroan 4.505 forga egin dituzte azken 24 orduetan eta horietatik 525 positibo zenbatu dituzte, egindako frogen %11,7a.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide