Sei kasu positibo atzeman dira asteburuan Zestoan
Danbolin— 2020-09-28
Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan sei kasu positibo atzeman dira asteburuan Zestoan. Datu hauek kontuan hartuta, Covid-19aren agerraldia hasi zenetik, 47 kasu positibo zenbatu dira herrian. Egoera bere onera itzultzen ari da eta tabernek ireki dituzte ateak eta ekipamendu publikoak ere zabaldu dituzte gaur.
Ostiraletik igandera bitartean, Osakidetzak 24.986 PCR proba egin ditu EAE-n eta horietatik 1.231 positibo detektatu dira: 630 Bizkaian, 310 Gipuzkoan eta 258 Araban. Azken 72 orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 33 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 273 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 55 ZIUn.