Albisteak

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkapen kanporaketa jokatuko da hilaren 30ean kiroldegian

2019ko Sherpa.ai txapelketako kanporaketa kiroldegian.

Urriaren 30ean jokatuko da kanporaketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Guztira, 14 aizkolari izango dira bertan, finalerako txartelaren bila. Sarrerak eskuragai daude jada.
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkapen kanporaketa jokatuko da aurten ere Zestoan. Urriak 30ean, larunbata, izango da hitzordua arratsaldeko 18:00etan hasita, kiroldegian.
Emakumeen sailkapen frogan, Karmele Gisasola Zelaia III.a, Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi arituko dira. 36 ontzako launa enbor moztu beharko dituzte. Gizonezkoetan, berriz, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Yon Irazu, Julen Alberdi Txikia VI, Aitzol Atutxa II.a, Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza, Jexux Mujika, Julen Larrea III.a eta Arkaitz Jauregi kirolariak lehiatuko dira.  Bi kanaerdiko, 60 ontzako bi enbor eta bi oinbiko ebaki beharko dituzte.
Sarrerak eskugarai
Kirol ikuskizunerako sarrerak salgai daude jada. Bertaratu nahi duten zaleek txapelketaren webgunean, Zestoako Turismo Bulegoan eta Azpeitiko Mendizabal erretegian eskura ditzakete sarrerak. Egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera, kiroldegian.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide