Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ikasturteko lehen kontzertuak iragarri dituzte gazte asanbladako kideek. Ostiral honetan izango da hitzordua, eta Muzak eta Sofa taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara, iluntzeko 22:00etan.
Ruben Irigoyen, Aitor Sagarmendi eta Joanes Iñurrietak osatzen dute Muzak hirukotea. Rock progresiboaren eta alternatiboaren artean mugitzen dira. Sofa taldea, berriz, Kepa Izeta, Eloy Galan eta Jon Beñat Martinezek osatzen dute eta rock matematikoa egiten dute.