Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

String Art teknikaren bidez dekorazio piezak sortzeko ikastaroa antolatu dute larunbaterako, maiatzak 11, Kimubat Gardenen. Irudiak sortzeko teknika honetan koloretako hariak erabiltzen dira, iltzeekin tenkatuta eta haien artean lotuta, irudi geometrikoak edo animalien figurak sortzeko, besteak beste.
Ikastaroak 25 euroko prezioa izango du eta izen emateko hurrengo helbidera garden@kimubat.eus idatzi edo 697 250 292 telefonora deitu beharko da.