Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Sua piztu zen atzo iluntzean Iraeta eta Aizarnazabal artean dagoen Amilibia Txiki baserrian. Iluntzeko 20:00ak inguruan piztu zen sua eta Mikel Arregi Ertxin alkateak azaldu duenaren arabera, kalte material handiak sortu ditu baina ez da kalte pertsonalik egon.
Bi etxebizitzako baserria da Amilibia Txiki eta batean piztu zen sua. Berehala bertaratu ziren Urola Kostako eta Arrateko suhiltzaileak eta iluntzeko 23:00ak alderako kontrolpean zuten egoera. Gaur goizean zehar jakingo dute suteak ze kalte eragin dituen.
Argazkiak: Euskadiko suhiltzaileak