Albisteak

Tabernak gauerdian ixtea erabaki du Zestoako Udalak herriko tabernariekin hitz egin ostean

Mikel Arregi ‘Ertxin’ alkateak ebazpen bitartez jakinarazi duenez, gaur -uztailak 25-, uztailak 30, uztailak 31 zein abuztuaren 1ean Zestoako tabernak gauerdian (gehienez 1:00etan) ixtea erabaki du Zestoako Udalak herriko tabernariekin batera.

Koronabirusaren kutsatze kopuru gehienak gaueko aisialdi orduetan gertatzen dira osasun agintartitzaren azken egunetako datuen arabera. Gainera, Azpeitiko jaiak izanik, bertako Udalak pilaketak sahiesteko neurriak hartu ditu eta lehenago itxiko dituzte Azpeitiko taberna, jatetxe zein elkarteak. Erabaki horrek zuzen-zuzenean Zestoari eragin diezaiolakeela uste du ErtxiƱek eta, beraz, Zestoan ere neurri murriztaileak hartzea hitzartu du tabernariekin batera.

Alkateak, aldez aurretik, eskerrak eman nahi izan dizkie Zestoako ostalariei erabakiaren aurrean erakutsi duten prestutasunagatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide