Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Alarma-egoera ezarri zenetik geldituta egon da TAO zerbitzua. Bihartik aurrera jarriko dute berriro martxan ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30era eta 16:30etatik 20:00etara bitartean. Larunbatetan, berriz, 09:00tatik 13:00era. Igandeetan ez TAOrik izango.
Gogoratu, behin TAO papera jarrita 90 minutuz autoa aparkatuta izatea doakoa dela. 90 minutu igarota kotxea lekuz aldatu beharko da eta 2 orduz ezin izango da Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan autoa aparkatu. Autoari paperik ez bazaio jartzen edo 90 minutu baino gehiagoz autoa aparkatuta izanez gero, isuna izango du erabiltzaileak.