Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udal Gobernuak eta oposizioak aho batez onartu dituzte 2022ko Ordenantza Fiskalak: Zestoako Udaleko zerga arruntak %1,5 igoko dira 2022an, kiroldegikoa izan ezik. Horrez gain, hilerrietako zerga finkatzea erabaki du Udalak, inguruko herriek dituzten tarifen arabera. Mikel Arregi Ertxin alkateak adierazi du pandemia dela eta, azken bi urteetan ordenantza fiskalak izoztuta egon direla. Bestalde, diru bilketa eta indize ekonomikoak hobetzen ari direla gaineratu du.
Urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, hilerrietako zerbitzuak tarifa batzuk izango ditu. Arregiren esanetan, orain arte zerbitzu horrek inoiz ez du araudirik izan eta orain, zerbitzu guztiak bateratu eta tarifa bat ezarri zaie, gainerako herrietan bezala.