Albisteak

Trafikoan aldaketak eragingo ditu Zarauzko triatloiak

Datorren larunbatean, hilak 10, jokatuko da Zarauzko triatloia eta eragina izango du Zestoako trafikoan. GI-631 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zestoarako noranzkoan, eguerdiko 14:30etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean. Zarautz aldera, aldiz, GI-361 irekita egongo da Zumaiarako noranzkoan.

 Zestoara iristeko:

  • Zarauztik: GI-2633 errepidea itxita egongo da Zarautz eta Iraeta bitartean. Sahiesbideak: AP-8 autobidetik Itziar-Endoia edo Elgoibar-Azkoitia-Zestoa.
  • Zumaiatik eta Beduatik: Oikia-Ibalarrieta
  • Aizarnazabaldik: Ibañarrieta-Oikia, eta ondoren, Bedua-Itziar.

Zestoatik irteteko:

  • Zarautz aldera GI-631 errepidea irekita egongo da Zumaiako noranzkoan, uneoro. Itziartik edo Elgoibartik autobidetik uneoro.
  • Zumai aldera, Itziartik edo Elgoibartik autobidez uneoro.

Oharra:

AP-8 bidesariko sarreran eta aipatutako saihesbideetan  autobidea erabili behar dutenei tiket bat emango zaie zerbitzua doakoa izan dadin.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide