Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Brayan Altimasberes Loratuz Lotu elkarteko kideak transexualitatearen inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Alonderoko kultur aretoan. Bargaztak taldeak antolatu zuen saioa, udalarekin elkarlanean. Hogei lagun inguru bildu ziren han eta bertaratutakoek, arreta handiz entzun zituzten Altimasberesen hitzak.
Saioaren lehen zatian, trans izateko modu bakar bat ez dagoela azaldu zuen eta egunero entzun ohi diren kontzeptuak azaltzen saiatu zen. Horrez gain, elkartearen ibilbidearen berri ere eman zuen. Saioaren bigarren zatian, berriz, bere esperientzia pertsonala iza zuen hizpide.
Hemen atzo hartutako argazkiak: