Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren asteazkenean, urriak 9, “Transmisioa” dokumentala proiektatuko da Portalen, arratsaldeko 18:30ean.
Baionako Olentzeroren Lagunak elkarteak Argentinako hainbat euskal etxetan zehar bidaia egin zuen 2022an, Hazparneko Joaldunekin batera, Olentzero, Joaldunak eta neguko euskal ohiturei buruzko hitzaldiak eskainiz. Ibilbidea Macachingo Euskal Aste Nazionalean amaitu zen; bertan “Transmisioa” dokumentala grabatu zen. Lan honen helburua euskara eta euskal kultura Argentinan nola transmititu diren erakustea da.