Albisteak

Tren txikien zaleen topaketa egin zen larunbatean Iraetan

Tren txikien zaleen topaketa egin zen larunbatean, ekainak 15, Iraetako trenbide parkean. Urteko zita garrantzitsua izan zen lokomotora txikien zaleentzat eta parkeko materialez gain, Espainia osotik ekarritako ibilgailuak ere egon ziren ikusgai.

5 ontzako trena, bidaiariak eraman ditzakeen trenik txikiena da, eta Iraetako Trenbide Parkeak 270 metroko luzerako ibilbidea du.

Garai bateko, eta gaur eguneko trenen erreprodukzioak eskalan izan ziren larunbatean, Valentzia, Madrid, Venicasim eta beste hainbat tokietako tren-zaleek ekarritakoak. Iraetako Tren-zaleen Elkarteko zuzendaria den Jose Felix Coladok, egunarekin oso pozik zeudela adierazi
zigun. Topaketan, ikusgai zeuden trenez aritu zitzaigun eta egileen eskulana nabarmendu zuen. Metodo tradizionaletatik haratago 3D inprimagailuekin egindako lanak ere bazeudela adierazi zigun.

Eguraldia ezin hobea izan zen eta bertaratutako afizionatuek elkarrekin eguna pasatzeaz gain bertaratutako ikusleak trenetan muntatzera gonbidatu zituzten.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide