TS Fundicioneseko langile ohi batek “diskriminazio sindikala” jasan duela salatu dute
— 2017-02-15TS enpresako LAB sindikatuko langile ohiek adierazi dutenez, beraien lankide izandako batek “diskriminazio sindikala” jasan duela salatu dute. Hori dela eta ondorengo oharra argitaratu dute:
Urteak dira T.S. Fundiciones enpresa ITXI zela. Itxiera horren aurrean langileok gure etorkizuna eta lanpostuak bermatzeko bideari ekin beste erremediorik ez genuen izan.
Garai luze, zail eta gogorrak izan ziren haiek, oraingoak xamurragoak ez direlarik. Baina argi geratu dira borroka
Hori bai, gogoratu nahi dugu, kalera bota gintuzten jabeek, zorrak utzi zituzten arren hornitzaileekin, udalekin eta langileekin, ez dutela inolako erantzunkizunik edo ondoriorik jasan. Horrela dago legedia.
Oraindik kanpoan zai gaudenok ordea, edonoren gisa, aurrera ateratzeko lan bila gabiltza han eta hemen. Guztiok jakitun garen zailtasunekin, gaurko merkatuan tokitxo
Arazoa: jakin dugu TS Fundicioneseko jabeetako bat azpijokoan dabilela, tailer txiki batzuen gain presioa egiten, TS Fundicioneseko langileak ez kontratatzeko. Azken adibidea,
TS Fundicioneseko langileok aurrera egin nahi dugu, eta lanpostu bat lortu duintasunez bizitzeko. Baina ez dugu ahazten sufritu genuen guztia. Bada, enpresaren itxieraren eta zorrak uztearen erantzule direnen partetik ez ditugu horrelako mehatxu eta diskriminazioak onartuko. Hurrengo asteetan, mehatxu eta diskriminazioarekin amaitzeko kanpaina bat jarriko dugu abian.
Lehen eta orain duintasunez lan egiteko eskubidearen alde borrokatuko dugu. Eta ez dugu Kazikerik onartuko gure eskualdean.
Gora langile borroka!
T.S. FUNDICIONESEKO LAB-EKO LANGILE OHIAK
Egin zaitez bazkide