Albisteak

[TTAK!] Aitor Larrañaga: “Uholdeak eta lehorteak, biak sortzen ditu eukaliptoak”

Aitor Larrañaga elkarrizetatu du Natalia Salazar kaeztariak Berrian:

Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuen Aitor Larrañaga biologoak (Zestoa, Gipuzkoa, 1979), Arturo Elosegi, Juan Arizaga eta Carlos Cabidorekin batera.

Zuen ikerketak ondorio argia atera du: eukaliptoa kaltegarria da bertoko basoetarako. Hori eztabaidaezina da?

Bai, ez dago zalantzarik. Edozein lekutatik begiratuta, eukaliptoak izugarrizko kalteak sortzen ditu gure natur baliabideetan.

Lurzoruari egiten dion kalteari buruz hitz egin da asko, baina zuek ibaiak eta biodibertsitatea ere aztertu dituzue.

Ondorio nagusia da eukaliptoak asko apalduko duela dibertsitatea eta espezie asko eta asko galdu ere egingo direla landaketon ondorioz. Basoan sortzen diren hostoak, orbela, espezie askorentzako jakia dira. Eukaliptoaren orbela, ordea, oso toxikoa da. Espezie abila da belarjaleak saihesten, eboluzioak eman dion arma horri esker: toxikoak eta olioak metatzen ditu horretarako. Hosto horiek lurzorura edo ibaietara erortzen direnean, defentsa horiek oraindik hosto horiek babesten jarraitzen dute. Kontsumitzaileak jaten saiatzen dira, eta hil egiten dira. Hortaz, baliabiderik, bazkarik ez badago, ezin dira hor egon.

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide