Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako ETB1eko Biba Zuek! saioan bere telesail berriaren inguruan hitz egiteko aukera izan du Amancay Gaztañagak. Euskal Telebistarako misterioz beteriko thrillerra ari da zuzentzen, eta “Piztiak” izeneko telesail hau, Azpeitian, batez ere Urrestila auzoan, grabatu dute. Urtarriletik aurrera ikusgai izango da EITBko Primeran plataforman.
Elkarrizketa 52.minututik aurrera ikus daiteke. Ikusteko, egin klik hemen.