Albisteak
[TTAK!] Beduola Elkartekoek Joxe txaluparen botadura egin zuten atzo
— 2021-02-15Baleiketik ekarritako albistea:
Atzo arratsaldean, Joxe izena jarri dioten txalupa uretara bota zuten Beduola Elkartekoek, marea gora ederra lagun zutela. Herritar ugari hurreratu zen Amaia plaza ondoko arranplara botadura bertatik bertara ikustera, eta eguraldi ezin aproposagoarekin bota zuten uretara egurrezko ontzi txikia.
Beduola Elkartekoek azaldutakoaren arabera, “40ko hamarkadaren bueltan” egindakoa da txalupa, eta “esku askotatik pasa da”. Bildutako informazioan oinarrituz, uste dute Hondarribian egina izan daitekeela, eta aurrerantzean Beduolarena izango da, “egurrezko txalupen erabilera sustatzeko asmoarekin”.
Txaluparen zehaztapen teknikoei dagokionez, bost metroko luzera du, eta metro eta berrogei zentimetroko zabalera, “nahiko txikia” eraberritze lanetan aritu direnen esanetan. Jatorrizko entablazioa norteko pinuarekin egina zuen, eta saihetsak akaziarekin. “Orain, saihetsak bakarrik laga dizkiogu jatorrizkoak, gainontzekoa aldatu egin diogu”, argitu dute.
Egin zaitez bazkide