Albisteak

[TTAK!] Eromen gaua

‘Guateke’ antzezlana (Argazkia: E.Iturriaga)

Guateke antzezlanari buruzko kritika idatzi du Agus Perezek Berrian:

Konpainia: Eromen produkzioak. Egilea: Iñigo Dierez. Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga. Zuzendari laguntzailea: Erika Olaizola. Eszenografia eta argiak: Amancay Gaztañaga. Jantziak: Ainhoa Badiola. Makillajea: Xanti Agirrezabala. Antzezleak: Zestoako antzerki eskolako kideak. Lekua: Zestoako Caravan Park pabilioia. Eguna: ekainak 30.

“Zailtasun guztien gainetik eta antzerkiak dauzkan balio agorrezinetan sinistuta etorri da aurten ere Zestoako Antzerki Astea. Beti bezala, antzezlan interesgarriak programatu dira —Iluntzen, Atzerrian lurra garratz, Fadoak entzuten zituen gizona…—, baina, normala denez, zentraltasuna hartu du hango Antzerki Eskolak prestatu duen Guateke lanak.

Indarrean dauden neurriak kontuan hartuta, ezin zen ohiko aretoan emanaldirik eskaini, eta —herri-elkartasuna zer den— bertako enpresa bateko pabilioian atondu dute antzokia, baldintza txukunetan atondu ere. Taula gainean herriko 31 antzezle ikustea —lau euskal dantzari eta txistularia barne— pozerako motiboa da, eta hori ere izan da gainditu beharreko oztopoa, entseguak azpitalde txikiagotan egin behar izan dituztelako. Hala ere, emaitza eszenikoa polita eta borobila izan da, Amancay Gaztañagaren gidaritzatik espero zen bezala, eta beste behin baieztatu da talde ustez amateurrek sorkuntza estimagarriak edo bikainak ere plazaratu ahal dituztela kalitatezko testu batekin eta zuzendaritza on baten pean”.

Jarraitu irakurtzen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide