Albisteak

[TTAK!] Ezpalak: “Kexak eta penak pixka bat alde batera utzi eta mahaian kolpe bat emateko ordua dela uste dugu”

Ane Urrutikoetxeak Ezpalak taldeari Gaztezulon egindako elkarrizketa:

Pandemia hala tematu den arren, musikaren mundua ez dago geldirik, eta horixe erakutsi digute Ezpala taldekoek; ‘Kolpatu Topatu’ ibilbideko bigarren diskoa labetik ateratzeko premian dute, eta argitalpena otsaila ingurura arte atzeratuko duten arren, hilean behin single berri bat oparituko digute, bizi dugun egoerari aurre egiteko musika bezalakorik ez baitago.

Iazko debutaren ondoren, ‘Kolpatu Topatu’ bigarren lana kaleratuko duzue; nolakoa izaten ari da diskoa berria kaleratzeko prozesua

Disko berria ateratzeko gogotsu gaude jada. Aspalditik dugu amaitua eta gauzak pixkanaka ari gara egiten, beraz, ez gara asko estresatu gauzak egiteko orduan, gure denbora hartu  baitugu dena ondo prestatzeko.

Diskoa udazkenerako kaleratu behar zenuten, Durangoko Azokarekin bat eginez, baina alarma egoeran sartu berritan, ez da diskoa kaleratzeko unerik egokiena… urtarrilera ala otsailera itxoitea nola daramazue?

Ondo daramagu. Gutxi gora behera hilean “single” berri bat ateratzea pentsatu dugu disko osoa iritsi bitartean. Kontzertuak jotzeko aukera gutxi daude eta nahiago izan dugu diskoko abesti bakoitzari bere garrantzia eman eta dena batera ez ateratzea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen www.gaztezulo.eus-en.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide