Albisteak
[TTAK!] Ezpalak: “Kexak eta penak pixka bat alde batera utzi eta mahaian kolpe bat emateko ordua dela uste dugu”
— 2020-11-06Ane Urrutikoetxeak Ezpalak taldeari Gaztezulon egindako elkarrizketa:
Pandemia hala tematu den arren, musikaren mundua ez dago geldirik, eta horixe erakutsi digute Ezpala taldekoek; ‘Kolpatu Topatu’ ibilbideko bigarren diskoa labetik ateratzeko premian dute, eta argitalpena otsaila ingurura arte atzeratuko duten arren, hilean behin single berri bat oparituko digute, bizi dugun egoerari aurre egiteko musika bezalakorik ez baitago.
Iazko debutaren ondoren, ‘Kolpatu Topatu’ bigarren lana kaleratuko duzue; nolakoa izaten ari da diskoa berria kaleratzeko prozesua
Disko berria ateratzeko gogotsu gaude jada. Aspalditik dugu amaitua eta gauzak pixkanaka ari gara egiten, beraz, ez gara asko estresatu gauzak egiteko orduan, gure denbora hartu baitugu dena ondo prestatzeko.
Diskoa udazkenerako kaleratu behar zenuten, Durangoko Azokarekin bat eginez, baina alarma egoeran sartu berritan, ez da diskoa kaleratzeko unerik egokiena… urtarrilera ala otsailera itxoitea nola daramazue?
Ondo daramagu. Gutxi gora behera hilean “single” berri bat ateratzea pentsatu dugu disko osoa iritsi bitartean. Kontzertuak jotzeko aukera gutxi daude eta nahiago izan dugu diskoko abesti bakoitzari bere garrantzia eman eta dena batera ez ateratzea.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen www.gaztezulo.eus-en.
Egin zaitez bazkide