Albisteak

[TTAK!] Galdu ala irabazi

Grises taldearen ‘Talisman’ diskoari buruz idatzi du Inaxio Esnaolak Berrian:

Gertakari paranormalen atala du Euskal Herriko musikagintzak. Gipuzkoako Zestoa herrian, gutxienez, bi dira aipatzekoak. Lin Ton Taun ezagunek zer esana eman zuten azken diskoa gaztelaniaz ere argitaratu zutenean. Ez zen askoren gustukoa izan. Grises taldeak, berriz, hasieratik erabaki zuen gaztelaniaz abestea, eta horrek sorturiko muga paranormala gurean gainditzea kostatu zaie. Bien arteko lotura izan daiteke arrazoia.

Izena laburtu zutenetik hamarkada luzea pasatu da. Pop elektroniko, dantzagarri eta gozoarekin iluntasunetik argira egin zuten. Urruti bezain gertu sentitzen da El Hombre BolĂ­grafo estreinako disko aparta. Sintetizadoreen eta gainerako elementuen arteko dema hasi zuten orduan, lan batetik bestera balantza orekatu eta desorekatu duena. Pilula melodiko itsaskorrekin eutsi diote bideari, eta ez dira erraz konformatu. Horrela iritsi dira Talisman seigarren diskora. Urtebeteko etenaren osteko freskagarria da, pandemiak irents dezan merezi ez duena.

Jarraitu irakurtzen hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide