Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ilaski Serrano eta Antton Telleriak aurkezten duten ETB1eko Mihiluze saioan izan zen atzo, astelehena, Luka Iruretagoiena. Xuban, bere ikaskide azkoitiarrarekin batera parte hartu zuen saioan.
Bikoteak 270 puntu eskuratu zituen, horri esker bigarren fasera sailkatu eta hurrengo saioan parte hartzeko txartela lortu zuten. Fase berri honetan, sokatira proban lehiatu ziren, baina ezin izan zuten finalera pasa.
Dena den, gaurko saioan berriro parte hartuko dute, eta beste aukera bat izango dute botea eskuratzeko.
Atzoko Mihiluze saio osoa esteka honetan ikus dezakezue.