Albisteak

[TTAK!] Naroa Agirre: “Aipatzekoa da selekzioko kideok geure artean izan dugun giroa”

Naroa Agirre elkarrzketatu dute Urola Kostako Hitzan:

Junior mailako Europako Pilota Txapelketan hiru domina jantzi ditu Naroa Agirre (Arroagoia, 2003) pilotariak. Euskal Selekzioarekin aritu da lehian, eta oso gustura itzuli da Franeker-etik (Frisia, Herbehereak) etxera, urrezko bi dominarekin eta zilarrezko batekin.

Europako Txapelketa irabazi duzue hainbat modalitatetan. Gustura al zaude lorpenarekin eta egindako lanarekin?

Oso-oso gustura gaude lortutako garaipenekin. Mutilek hiru modalitatetan parte hartu dute, eta neskok, bitan. 19 urtez azpikoen eta 17 urtez azpikoen onewall modalitatean urrezko dominak eskuratu ditugu neskok, eta nazioarteko modalitatean, berriz, zilarrezkoa. Mutilek, berriz, bi brontzezko eskuratu dituzte, onewall eta nazioarteko modalitateetan. Egia esan, duela bi urte Portugalen izan zen Europako Txapelketara gutxiago prestatuta joan ginen. Aurtengorako lan gehiago egin dugu, eta beraz, hobeto prestatuta joan gara.

Nola osatu duzue euskal selekzioa aurtengoan?

Joan zen ostegunean abiatu ginen Bilbotik eta igande gauean itzuli ginen. Hasiera batean, hamalau pilotari ginen joatekoak, baina azkenean bi baja izan ziren, eta hamabi lagun joan ginen. Onewall eta nazioarteko modalitateetan aritu naiz ni. Bi lehien hasieran ligaxkak jokatu genituen, eta ligaxkako aurreneko bi sailkatuek jokatu zuten finala. Partida asko ziren, eta taldekako txapelketa izanik, txandaka aritu ginen.

Zer moduzko esperientzia izan da?

Europako Txapelketa jokatzeko aukera ez da besterik gabe etortzen. Lehenago ere jokatutakoa nintzen selekzioarekin; izan ere, halako txapelketa bat duela bi urte jokatu z

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide