Albisteak

[TTAK!] Nortasuneko zauria josi ezinda

Jon Artanok Berrian idatzitako artikulua:

Malvinak beti itzultzen dira» borobildu du Edgardo Estebanek. Bare ari da, kafeari hurrupaka, bere bulegoko patxadan. Duela egun gutxi negar batean agertu da gizon hauxe bera dozenaka kazetariren aurrean. Londresen Argentinak duen enbaxadorearen eskutik duela 40 urte soldadu britainiarrek ostu zioten soldadu agiria jasotzeko ekitaldian izan da hori.

Edgardo Estebanen agiri militarra. Argazkia: Jon Artano Izeta

«Preso hartu gintuztenean argazki-filmak eta agiri militarra kendu zizkidaten. Duela pare bat urte jabetu nintzen morroi batek 1.750 libera esterlinatan salgai zuela nire zedula. Itzul ziezadala eskatu nion, baina hark ezetz. Orduan, Genevako Konbentzioan oinarrituta, salaketa egin eta Scotland Yardek bere gain hartu zuen kasua. Eta beren lana egin dute… Horregatik diotsut, nahiz norberak gogoa egunerokoan jarraitzea nahi duen, Malvinei aurre egin behar zaiela, behin eta berriz».

Edgardo Esteban, gaur egun Argazkia: Jon Artano Izeta

19 urte zeuzkan Estebanek 1982an, eta soldadutza egiten ari zen. Beste milaka mutil bezala —lubakitan izan ziren argentinarren erdiak baino gehiago zerbitzu militarrean ari ziren, Malvinatara bidali zuten, gerrara. Gorriak ikusi zituen. Gerrako bere ibilerak Iluminados por el fuego liburuan jaso zituen. Gaur Malvinetako Museoko zuzendari da Esteban, eta han hartu gaitu. «Arrakalaz jositako herrialdea da Argentina, baina Malvinak transbertsalak dira, eskuin muturretik ezkerreraino lotzen gaituzte. Tamalez, ez da sakontzen leku komun horren eraikuntzan. Baina egon badago. Hor dugu denok, futbol selekzioa bezala».

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide