Albisteak

[TTAK!] Obsesioan watt

Jon Artanok Urola Kostako Hitzan idatzitako iritzi artikulua:

“Ez da zaletasun soila; gure bizi estiloa da. Batzuetan hain hartzen dugu serio, obsesio bihurtzen dela. Muturreraino daramagu guztia, detaile denak, watt bat gehitzeko, gramo bat jaisteko, segundo bat azkartzeko. Ez da arrazoizkoa, aitortzen dugu hori…”.

Zuhatza du ikurtzat konpainiak. Belar meta. Ziklistentzat arropak ekoizten dituen euskal enpresa horren iragarkiak zer pentsa jarri nau. Irudietan gizon-emakume zimelak ageri dira etxeko bakardadean, erdi-ilunpetan, arrabolan edo flexio-egiten, arnasestuka. Gosaritarako oloa baskula digital batean pisatzen… Bortitza iruditu zait, zentzuzkoa ez dela aitortzen duen obsesio baten glorifikazioa egiten duelako. Iragarkiak deskribatzen duen tipoko jende mordoa dago euskaldunon artean. Gure eskualdea kanpeon dago horretan, bota dezala lehen harria kuadrillan horrelakorik ez duenak.

Gosaria baskulan neurtzetik Andromedatik bezain gertu ibili naiz ni, bizikletaz kilometro batzuk egindakoa naizen arren. Eta, hala ere, inbidia punttua sentiarazten didate, bizikletari ia profesionalen pareko dedikazioa eskaintzen dioten horiek. Gustatzen zaiena egiten ematen duten denbora mordoagatik. Eta jariatzen duten asetasunagatik, bete egiten ditu txirrindularitzak; beteko ez ditu ba? Arima ez ezik, eguna eta astea ere betetzen die eta. Bizimoduko tetrisa antolatzeak sinplea behar du haientzat: lantokiko orduak pieza luzanga gorria dira, eta hurrena datorren pieza, errepide orduena, hori ere pieza luzanga gorria da. Etzanda nahiz zutik jarri, pieza horiek tarte txikia uzten dute beste zereginetarako.

Jarraitu irakurtzen hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide