Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi du azken aldian txakur kakak agertzen ari direla herriko kaleetan. Hori horrela, erakundeak jakinarazi du debekatuta dagoela txakur kakak bide eta plaza publikoetan, haur parkeetan, lorategietan, zelaietan eta oro har, apaindurarako edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea.
Erakundeak gogorarazi du txakur kaken inguruko ordenantzaren 29, artikuluak adierazten duela txakur batek bide publikoa zikintzen badu, herritarrek eskubidea izango dute txakur jabeari edo eramaileari zikindutakoa garbi dezala eskatzeko. Txakur kakak ez jasotzea arau-hauste arin gisa dago jasota ordenantzan, eta 30,05 eta 300,51 euro arteko isunak izaten dituzte.