Txertatu Merkatuan Programako 3. Edizioko partaideek Egokitu 1. Fasea bukatu dute

  • Programaren 1.Fasea martxoaren 8an bukatu zen.
  • Martxoaren 19an 2. TREBATU Faseari hasiera emango zaio.

Txertatu Merkatuan programaren 3. edizioari otsailaren 15ean eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 19 partaideek hartu dute parte eta ondorengo baldintzak bete dituzte:

  • 30 urte baino gutxiago izatea
  • Lanbiden apuntatuta egotea eta langabezi egoeran egotea
  • Prestakuntzarik jasotzen ez egotea

Martxoaren 8an programaren 1. faseari bukaera eman zitzaion. Bigarrengo fasea, Trebatu, martxoaren 19tik aurrera garatuko da eta bertan partaideek aukera izango dute Kapazitazio Teknikoko ikastaro bat egiteko: Biltegiko langilea edo Zerbitzaria.

Biltegiko ikastaroak 75 orduko iraupena izango du eta bertan partaideek aukera izango dute Orga-jasotzaile eta Zubi-garabiko ziurtagiriak lortzeko.

Zerbitzariko ikastaroa aldiz, 36 ordukoa izango da eta bertan partaideek elikagaien manipulatzaile ziurtagiria lortuko dute.

Bi ikastaro hauek Azkoitiko Elkarguneko bi geletan emango dira goizeko ordutegian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide