Albisteak

“Txipa ipintzeko garaia iritsi zaigu” kanpaina aurkeztu zen atzo

 

Txipik gabeko txakurrak txipa ipintzera bultzatzeko kanpaina jarri dute martxan Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalek. Atzo aurkeztu zen “Txipa Ipintzeko garaia iritsi zaigu” kanpaina Azpeitian. Bertan parte hartu zuten Aitor Bereziartua eta Miguel Angel Bastida (Azpeitia eta Azkoitiko zinegotziak) eta Tomas Odriozola Zestoako ingurugiro zinegotzia. Orokorrean txakurren gehiengo batek txipa baldin badu ere, txipik gabe dauden horiek erakartzeko beharrari erantzun nahi dio deialdiak. Txipa edukitzearen abantaila nabarmenenak zein diren ere azaldu zuten; batetik, jabeak etxe asegurua izatean, bertan sar daitezke txakurrak sor ditzaken kalteak eta bestetik, txakurra galduko balitz ere, txipari esker jabea nor den jakitea ahalbidetzen du. Jabeek albaitariarengana eraman behar dute animalia txipa jarri ahal izateko. Txakur arriskutsuen multzoan sartzen diren arrazako txakurren jabeek, aurrena, udal baimena eskuratu behar dute.

Txakur baten jabe izatean bete behar diren ardurak zein diren ere nabarmendu zu ten; animalien gorotzak eta hondakinak jaso egin behar dituztela eta txakurrak kalean lotuta eraman behar direla.

Egun hauetan zehar banatuko da kanpainako esku orria etxe guztietara.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide