Albisteak

Udako egitaraua prestatu du gazte asanbladak

Zestoako Gazte Asanbladako kideek egitarau oparoa antolatu dute datozen asteotarako. Desalojo arriskuan dago gaztetxe berria, eta asanbladako kideek azaldu zuten Zentroko gaztetxean lanean jarraituko dutela. Hori horrela, askotariko ekintzak pretsatu dituzte.

Hemen egitaraua:

Abuztuak 10, osteguna

18:00 Pintxo potea

Abuztuak 11, ostirala

17:30 “Aukerak giltzapean” dokumentala (Erraki)

Abuztuak 21, astelehena

17:00 Umeen eguna: ur jolasak eta eskulanak

Abuztuak 22, asteartea

9:30 Auzolana

Abuztuak 24, osteguna

18:00 “Miseriaren adarrak” bertso saioa (Ekida)

Ondoren, pintxo potea

Abuztuak 29, asteartea

9:30 Auzolana

Irailak 2, larunbata

Gazte eguna

Irailak 7, 8, 9, 10 festak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide