Albisteak

Udako ekintzak antolatzeko bilera deitu du biharko Udalak

Udako kultur eta kirol egitaraua osatzeko asmoz, bilera irekia deitu Udalak biharko. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute zestoakultura@gmail.com helbidera idatzita, “Udan Zer maiatzak 5” izenburua jarriz eta izen-deiturak eta telefonoa adieraziz.

Apirila erdialdean jakinarazi zuen Udalak herriguneko zein auzoetako jaiak bertan behera uzteko erabakia. Hala eta guztiz ere, “herriko bizitzari eta kultur arloari bultzada emateko asmoz” udan zehar kultur eta kirol ekitaldi ezberdinak antolatzeko asmoa du udalak, “Udan zer Zestoan?” egitasmoaren baitan. Programazioa lantzeko eta proposamenak jasotzeko bilera izango da biharkoa eta interesa duten herriguneko zein auzoetako herritarrak herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu udalak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide