Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udal eraikinen garbitzaileen bajak, oporraldiak eta COVID-19ak sortutako ordezkapen beharrak betetzeko langileak behar ditu Zestoako Udalak. Udaleko lan poltsa, beste hainbat erakunde publikoetakoa bezala agortuta dago eta hori dela eta, garbitzaileen ordezkapenak egiteko Lanbide enplegu zerbitzuaren bitartez egin du eskaintza. Euskara menderatzea, sei hilabeteko esperientzia eta gidabaimena izatea eskatzen dute. Izena emateko epea azaroaren 6an amaituko da.
Izena emateko egin klik hemen.