Udala eta iraetarrak (2)

Lehengo gutunak bat baino gehiago utziko zituen zer gertatzen ari den jakiteko gogoarekin, eta gai honetan Udalak arazoa konpontzeko egin duen “gestioa” azaldu nahi nuke.
Iraetan auzo elkartea sortu zenetik ari gara eskatzen elkartearen goiko aldean dagoen lokal hutsa.
Pasa den urtean auzotar batzuk eskatu zuten lokal hori egokitzea Barbantxo, auzo elkarteko bilerak edo edozer gauza antolatzeko lekua edukitzeko.
Soziedadeak lehenengo momentutik ezezkoa esan zuen.
Udalak arazoa konpondu beharrean bitartekari papera hartu du, bera arazoaren parte izango ez balitz bezala.
Udalak bi arazo ditu bata auzoarekin eta bestea soziedadearekin eta biak zaku berean sartu nahi ditu arazoa auzoak soziedadearekin balu bezala, Udalaren aitzakia beti berdina da Iraetan elkarbizitza arazoak daudela alegatzen du era horretan eskudatzen da.
Udalarentzat, bigarren maila ez, oraindik eta gutxiago izango bagina bezala tratatu gaitu auzoak lokala eskatu eta konpondu beharrean Udala auzo elkartearekin soziedadeari hitza eman dio berari tokatzen ez zaion papera emanez, guzti hau bere ardura albo batera utzi eta soziedadea ekuazioan sartuz. Hori gutxi ez eta soziedadeak auzo elkartearen lokala erabili ahal izatea nahi du. Auzotarrak komunik ez dutenez, beheko solairuan dagoena erabili beharko lukete baina soziedadea asko ez molestatzeko, zati bat bakarrik erabiltzea proposatu du. (Iraetan nik ez dakiten gaitz kutsakorren bat edukiko dugu).
Auzo elkartearen lokalean auzotarrek ordutegi bat errespetatu beharko dute baina soziedadeko kideek nahi dutenean igotzeko aukera edukiko dute eta hauek adibide batzuk besterik ez dira, beraiek esango dute proposamenak direla, baina proposamenak izanda ere lotsagarriak iruditzen zaizkit.
Aurrekontu parte-hartzailea delakoan, Iraetako pertsona baten eskaera izan zen goiko lokalaren egokitzapena egite eta Udaleko baten batek manipulatu eta soziedadean egin nahi duten pareta bat sartu zuen eskaeran. Orain ere Udalaren intentzioa auzoarentzat den diru partida bati pusketa kendu eta soziedadeko pareta ordaintzera bideratuta.
Baita ere esan, Udalak auzoko batzuei iradoki ziela soziedadeko kide egiteko goiko solairura sartu ahal izateko (ematen du zorren bat duela soziedadearekin bestela ezinezkoa da pentsatzea zergatik arduratzen den gehiago soziedadeagatik auzoagatik baino).
Ez dakit zenbat bilera eta oraindik ezer ez ,ez dut uste hain zaila denik: Udalak auzoari lokala egokitu behar dio, bai ala ez? Bai baldin bada, erreza dauka, lokala egokitu, giltza ipini eta auzo elkartearen esku utzi, bai giltza eta bai gestioa. Soziedadearekin lokalera sartzeko arazoak baditu, konpondu ditzala berak, arazoa berak baitu soziedadearekin eta ez auzo elkarteak. Eta jar dezala komuna auzo elkartearentzat nahi duen lekuan, goian edo behean, baina ez zati bat bakarrik auzotarrak pestedunak izango bagina bezala.
Honekin ea argiago gelditzen den.

Xanti Goikoetxea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide