Albisteak

Udalak barne antolaketan aldaketak egingo dituela jakinarazi zuen atzoko Udalbatzan

Atzo arratsaldean, Udalbatzarra egin zen udaletxeko aretoan eta bertan onartutako gai nagusiena Udalaren barne antolaketan egindako birmoldaketa izan zen. Legealdiaren erdialdera iritsita, hainbat aldaketa gauzatuko dira datozen asteetan. Aurreko legealdian, Mikel Arregi alkatea izan zen liberatuta zegoen pertsona bakarra, baina oraingoan, alkatearekin batera, beste pertsona bat ere liberatuta dago, alkate-ordearen kargua hartzen duena.

Orain arte, Zigor Plazaolak izan du lehen alkate-ordearen eta hirigintza burua izatearen ardura, baina aldaketa honekin, Zigorrek liberazioa utzi egingo du, eta bere ordez, Lorea Ilundain izango da kargu horren arduraduna. Lorea Ilundain, orain arte auzo eta baserrietako zinegotzi izan dena, martxoaren erdialdetik aurrera izango da hirigintzaren arduraduna eta lehen alkate-ordea.

Bestalde, Udalbatzan EH Bilduk eta EAJ-PNVk elkarrekin adostuta, martxoaren 8ko mozioa onartu zen. Horrez gain, Udalak herriko mugimendu feministak martxoaren 8rako antolatutako ekitaldi guztietan parte hartzera deitu ditu herritarrak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide