Albisteak

Udalak ibilgailu elektriko bat jarriko du herritarren erabilerarako

Udalak Hyundai etxearekin sinatuko duen hitzarmenaren bitartez etxe horretako auto elektriko bat izango du herritarren erabilerarako. Hasera batean urtebeterako izango da hitzarmena. Proiektu honek 8.000 euroko inbertsioa suposatuko du, baina erabiltzaileek ordainduko dutenarekin autofinantzatzea aurreikusten da.

Araudia eta tarifak oraindik zehazteko daude, baina autoa egunez bakarrik erabili ahal izango da, astegunetan 12:00ak arte udal langileentzat egongo da erreserbatuta eta gainerako herritarrek 12:00etatik 22:00etara izango dute erreserbatzeko aukera. Igande eta jaiegunetan, berriz, herritarrek autoa goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara bitartean erabili ahal izango dute. Autoak sistema partekatua izango du eta erreserba eta ordainketa APP bidez egingo dira. Autoaren kargagailua Zubimusuko igogailuaren ondoan egongo da, gaur egun dagoen kargagailuaren ondoan, eta kargagailu hori ezingo dute gainontzeko auto elektrikoen jabeek erabili. Erabiltzaileek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala nola, 25 urtetik gorakoa izatea eta gidabaimena gutxienez duela hiru urte aterata edukitzea.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide