Albisteak

Udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazte programetan izena emateko epea apirilaren 8an zabalduko da

Aurten ere Udalak hiru aukera eskaini ditu udako aisialdirako: udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda gazte. Izen emateak apirilaren 8tik 26a bitartean egin beharko dira. Hiru aukerek txanda berdinak izango dituzte: aurreneko txanda ekainaren 24tik uztailaren 5era izango da eta bigarren txanda, berriz, uztailak 8 eta 19 bitartean.

Udaleku irekiak 2-8 urte bitarteko haurrentzat dira (2016-2021 urteen artean jaiotakoak) eta txanda bakoitzaren prezioa 45 eurokoa izango da. Auzoetan taldea sortu eta auzoan bertan udalekuak izan daitezen, gutxienez 12 haurreko taldea osatu beharko da.

Kirol udalekuak 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat dira,  2 eta 3. ziklokoentzat (2012-2015 urteen artean jaiotakoak). Hauen txanda eta ordutegiak ere berdinak dira, baina txanda bakoitzaren prezioa 60 eurokoa izango da.

Azkenik Uda gazte programan 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat da, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Hauen txandak ere egun berdinetan dira, baina ordutegia zertxobait aurreratzen zaie, 9:30ean hasiko dira eta 12:30ean amaitu. Hauen prezioa 65 eurokoa izango da txanda bakoitzeko.

Izen-emateak:

Apirilaren 8an hasi eta apirilaren 26a bitartean dago izena emateko aukera. Online egin daiteke edota bertaratuta, kiroldegira edota gaztelekura. Txandek prezioak ere aldatu egiten dira familia ugarien kasuan edota DBE/RGI, GLL/AES edota bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunek edo kide guztiak langabezian dauden familien kasuetan.

Informazio gehiago hemen




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide