Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ekainaren 24ean hasiko dira aurtengo udaleku irekiak. Hasi baino lehen, gurasoei udalekuen inguruko azalpenak emateko bilera irekiak egingo dituzte. Ekainaren 18an, asteartean, Aizarnan egingo da aurreneko bilera 17:30ean eta Arroabean bigarrena 19:00etan. Ostegunean, hilak 20, gaztelekuan egingo dira Zestoari dagozkion bilerak; HHko haurren gurasoei zuzendutakoa izango da arratsaldeko 18:00etan eta LHko haurren gurasoentzat, 19:00etan.
Ekainaren 21ean, Barbantxo Aisialdi Taldekoek ikasturteko azken saioak egingo dituzte Arroabean (17:00-19:00) eta Iraetan (17:30-18:30).