Albisteak

Udalekuak bertan behera utzi ditu Udalak

Aurtengo udako Udaleku Irekiak (3-8 urte), Kirol Udalekuak (9-12 urte) eta Uda Gazte programa (13-16) bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak. Udalekuetan 200 haur baino gehiagok hartzen dute parte. Aukera ezberdinak aztertzen aritu dira baina azkenean, osasun agintarien gomendioei jarraituz, eta beste udal askok hartutako erabakiari so eginez, 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du Udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide