Albisteak

Udalekuetako begiraleen lan poltsa zabaldu du Udalak

Zestoako Udalak antolatzen dituen udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzetzeko poltsa zabaldu du Udalak. Horretarako, aipatutako udalekuak osatzeko, ondorengo 4 lan-poltsa lehiaketa bidez egingo dira.

— Udaleku irekietako begiraleen lan-poltsa.
— Udaleku irekietako koordinatzailearen lan-poltsa.
— Kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol begiraleen lan-poltsa.
— Kirol udalekuetako eta uda gazteko koordinatzailearen lan-poltsa.

Apirilaren 11an amaituko da izena emateko epea eta lan-poltsan modu telematikoan egin beharko da hurrengo pausoak jarraituz:

1- Izen-ematea egiteko B@KQ ziurtagiri elektronikoa beharko duzu. Zestoako Udalean, KZ guneetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan, etab. eskuratu dezakezu.
2- Izen-ematea egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatuta izan beharko dituzu.
3- Sartu www.zestoa.eus web-guneko Tramiteak atalean eta klikatu Tramiteak ONLINE.
4- Sartu Erregistro elektronikoa atalean eta klikatu Erregistroan alta eman.
5- Sartu Online tramitazioa hasi atalean eta klikatu B@KQ. Sartu NAN zenbakia eta pasahitza eta eman jarraitu botoiari.Sartu koordenatuak eta egin erregistroa.
6- Sartu eskatzen zaizkizun datuak eta eman jarraitu botoiari. Gaia atalean jarri “udaleku irekiak”. Adierazten du atalean, jarri “lan-poltsan izena eman”.
7- Ondoren, aurkeztu beharreko dokumentuak igo. Eta jarraitu prozesua amaierara iritsi arte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide