Udaletxea osatzeko bozketa Aizarnan
— 2019-05-28Europako Legebiltzarra, Foru Aldundia eta Udaletxeak osatzeko bozketak egin dira maiatzaren 26an. Eguna igaro ondoren ea lasaitasun pixka bat izaten dugun komunikabideen aldetik, azken 3 hilabeteko kanpaina presio handikoa izan baita.
Alderdi bakoitzak duen programa zehatza erakustea da kanpainaren helburua, jarraian biztanle bakoitzak bere erabakia hartu dezan. Denetik ikusten da, baina oraingo kanpainetan elkarren arteko mokokak gehiago gailendu dira programa zehatzak azaltzeko saiakerak baino, garai bateko kanpainak sanoagoak zirela esango nuke.
Dena den, kanpainak izaten dituzten inozokeriak alde batera utzi eta esan beharra dago demokratikoki aukeratuak izan direla gure erakundeetako agintariak. Oinarri honekin aukeratutakoak izanik denak errespetatu beharrekoak dira, bestela geu jartzen gara oinarri honetatik kanpo.
Emaitzei gainbegiratu bat egin eta hiru bozketetan EHBildu ikusten da garaile, EAJ- PNV bigarren delarik. Beste alderdiak oso urrun edo ez dira ikusi ere egiten, baina aniztasun pixka bat gehiago izateak alderdi-bitasuna urrunduaz ez lioke kalterik egingo, ez herriari eta ez demokraziari.
Iritziak alde batera utzi eta esan beharra dago gure udaletxeak alkate berria izango duela aurrerantz EHBildukoa alegia, zinegotzien gehiengoa berauena baita. Beraz okerrik ezean Mikel Arregi izango da Zestoako alkatea. Zorionak eman behar.
Ohiturari jarraituaz Aizarnako mahaian jaso diren emaitzak argitaratuko ditut behean, Zestoa osoan jaso direnekin batera, nahi dituenak aztertu.
Azarnako mahaian jasotako emaitzak.
Europa— Aldundia—Udaletxea
98———-102————110 EHBildu
48———–50————-43 EA-JPNV
5————–3—————4 PSE-PSOE
7————–4—————0 PODEMOS
1—————1————–1 BALIOGABEAK
1—————1—————2 ZURIAK
161———-161————160 KOPURUA
ZESTOA OSOKO EMAITZAK
Europa—Aldundia—Udaletxea
930———–974————1083=HEbildu
748————798————793=EAJ-PNV
82—————56————-36=PSE
111—————90————-0=PODEMOS
8——————4————–0=PP
15—————–0————–0=JUNST
6——————0————–0=PACMA
3——————0————–0=Cs
3——————0————–0=VOX
3——————0————–0=ALTER
3——————0————–0=FAC
2——————0————–0=ELAK
1——————-0————–0=CPE
1——————-0————–0=ADN
1——————-0————–0=MIEL
Jon Egiguren
Egin zaitez bazkide