Ugarteberri koba
— 2021-01-12Normalean prismatikoekin urrutitik ikusten dira baporezko tximinia hauek baina gaur ikusgarritasun gutxi zegoen eta kobazulo ezagun baten epelera joatea erabaki dugu. Ugarteberri – Lastur – Deba Bere hormen Labar Arte miaketa sakon bat egin diogu barruko epelean.
Bestalde, eguraldi hau aproposa izaten da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa dago kanpoan baino eta bertan garatzen diren presioengatik baporez kargatutako haize boladak sortzen dira kanpo aldera, ketan dagoen tximinia bezala. Urrunetik ikusten dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide