Albisteak

Umeen danborrada antolatzeko taldea osatzeko boluntarioak behar dira

Azken urtetan, maiatzaren 3ko umeen danborrada antolatzeko ardurak gurasoen artean banatu dira, umeen eskola-mailaren arabera. Aurtengoan ere, Zestoako Kultura Saila ekitaldia antolatzeko boluntario bila dabil. Horretarako, ardura hartu nahi duten gurasoek, otsailaren 15era arteko epea izango dute izena emateko. Danborrada antolatzeko prest daudenek Zestoako Kultur Etxearekin edo Itsaso Martirekin jarri beharko dute harremanetan.

Nahiko boluntario ez badago, LHko 3. eta 5. mailako gurasoen artean zozketa egingo da. Otsailaren 20an izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan, Udaletxean. “Danborrada oso ekitaldi ederra eta hunkigarria izaten da bertan parte hartzen duten ume eta gaztetxoentzat eta, oro har, ikusleentzat eta, ondorioz, bertan inplikatzeko ahalegina egitea eskatzen dugu” azaldu dute antolatzaileek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide