Umeen ibilaldi neurtua egingo du Agirok, gaur igandez
Danbolin— 2024-12-15
Gaur, abenduaren 15ean, Umeen ibilaldi neurtua izango da Agiro Mendi Klubak antolatuta. Goizeko 9:30ean aterako dira Gurutzetik eta bi ordu eta erdiko iraupena izango duen 7,5 kilometroko ibilbidea egingo dute Akoa bailaran barrena. Aurten “Natura zaindu!” lemapean egingo da ibilbidea gaztetxoen naturarekin kontzientziazioa landu nahian.Ibilaldi amaieran, parte hartzaileek amaieran salda eta txorixo pintxoa izango dituztela jakinarazi dute Agiroko kideek eta Antxietako Arkeologia Astearekin bat eginez, udaletxe azpian egongo de erakusketa ere ikusiko dute.